Miren Agur Meaberen ‘Kristalezko begi bat’ landuko du Ondarroako irakurle taldeak
Ekainaren 22an izango dute berbagai, Literatur Amuen ekimenean. Irakurle taldea Ondarroako Txomin Agirre udal liburutegian batuko da 10:00etan, eta 12:00etara arte egongo dira liburuaren gainean berbetan, Joxemari Urteaga idazleak koordinatuta. Udal euskara zerbitzuan edo liburutegian emon behar da izena.