Udal garapen batzordeak bideratuko ditu. Ekintzailetza tailer horien bidez, herritarrei Mutrikun bertan baliabideak eskaini nahi dizkiete enpresa ideiak zein proiektuak garatzeko.
«Ekintzailearen bidea bakartia ez izatea lortu nahi dugu», azaldu dute, norbere enpresa sortzean lehen pausoak gogorrenak izaten direla jakinda. «Lehen pauso horiek emateko beharrezko prestakuntza da eskainiko duguna».
Alde zaharreko saltoki bat
Hiru asteko prestakuntza saioak izango dira urrikoak: lehenengo bi asteetan ideiak, proiektuak edota asmoak martxan jarri ahal izateko egin beharrekoen gaineko formakuntza jasoko dute herritarrek. Hirugarren eta azken astean, balizko enpresaren bideragarritasun plana egingo dute merkatuan aurrera egiteko dituen aukera errealak ezagutzeko.