11:00etan hasita,
jolasak antolatu ditu herriko eskolak. Horren ostean,
«sorpresa» egongo dela esan dute antolatzaileek.
Gero, Etxebarriko eskola aurten amaitzen duten
zazpi ikasleei opariak banatuko zaizkie.
Eguerdian alkarregaz
bazkalduko dute danek.
Arratsalderako be prestatu dute egitaraua: Herriko bederatzi gaztek antolatuta
jolasak egongo dira. Hainbat jolas egingo dituzte: futbolina, altxoraren bila, aurpegiak margotu… danetik.
Amaitu ostean,
txokolatada egingo dute alkarregaz.