«Oso erantzun ona» eduki dute
Uhagonek astebururako antolatutako bisitek. Bisitetan,
barroko garaiko eraikinak ezagutzeko aukera eduki zuten herritarrek.
Bisita bi egin ziren, euskaraz eta gazteleraz. Ordu bi eta erdi ingurukoak izan ziren, eta eraikinak kanpotik eta barrutik ikusi ahal izan zituzten.
Danera 38 lagunek parte hartu zuten, eta «oso gustora» egon ziren. «Horrela jaso dugu balorazio orrietan», diote antolatzaileek.
«Jendeak horrelako bisita gehiago eskatzen ditu, eta ahaleginduko gara aurrerantzean eskaera horri erantzuna emoten eta herriko ondareari buruz ekintza gehiago egiten», esan dute.