
Txomin Juaristi
Cristian Rodriguezek irabazi du Kantabriako itzulia (06.44.24). Angoitiari 32 segundo baino ez dizkio atera. Sailkapen orokorrean goi-goiko postuan egoteaz batera, domekako etapa nagusia be eskuratu zuen Specialized-Fundacion Alberto Contador taldeko txirrindulariak. Beste lau faboritogaz batera ailegatu zen helmugara, sprintean ailegatu be.
Hurrengoa, Bizkaikoa
Txomin Juaristi (Baque-Ibinarriaga) markinarrak be denbora ona egin zuen. 19. postua eskuratuta, pozik dago. Irabazlearengandik 8 minutu eta 3 segundora amaitu du itzulia. Oskar Malasetxebarria (Umbro) munitibartarrak, bestalde, sailkapeneneko 32. postuan amaitu du, irabazlearengandik 12 minutu eta 14 segundora; eta Iñaki Goikoetxea (Umbro) ondarrutarrak 80. postuan, 26 minutu eta 15 segundora.
Bizkaiko Bira izango dute gazteek hurrengo hitzordua, uztailaren 4tik 7ra. Bertara sasoiko ailegatzeko entrenatuko dute.