Hainbat eragile eta hainbat herritar, baina helburu bakarra:
danen artean eraikitako aterpea: gaztetxea. Goizetik hasi eta goizaldera arte, ume, gazte eta nagusiak batu ziren Lekeitioko gaztetxe eguneko egitaraura zapatuan, aldarrikapena jai bihurtuz.
Goizean ume piloa joan zen kalejirara. Plazan gaztetxea irudikatu zuten ostean, ludoteka, multikirola, piraguak… danetik egon zen “gaztetxean”.
Arrakala irratia zuzeneko emisioa egiten egon zen.
Eguerdian 110 lagun inguruk bazkaldu zuten Atean, eta ostean, argazki erraldoia atera zuten alkarregaz.
Iluntzean antzerkia egon zen, eta ostean, Lekittoko Deabruek ikuskizuna eskaini zuten. Gabeko
kontzertuetan 500 lagun inguru batu ziren.
Lekeitioko gazte asanbladak gaztetxe egunaren gainean
«oso balorazio positiboa» egin du. «Giro itzela egon zen egun guztian, eta gazteez aparte, ume eta nagusiak be ibili ziren ekimenetan», diote.
«Orain danon artean
gaztetxearen inguruko proiektu bat sortzea da asmoa», gaineratu dute.