Etxebizitza batek su hartu eta bi lagun zauritu dira, Lekeition
Europa Press berri agentziak jakitera emon duenez, Basoalde kalean gertatu da gertaera, gaur 02:40ak aldera. Sofa batek su hartu du eta bi lagun artatu behar izan dituzte, kea irensteagatik. Bi zaurituak Galdakaoko ospitalera eroan dituzte.
Sutea dela eta, suhiltzaileak bertaratu dira baina auzotarrak ez dituzte euren etxeetatik atara, “arriskurik ez zegoelako”.