Arraunak hartu du Ondarroa asteburuan. Ekimenez ekimen, atzo goizean badia arraunlariz bete zen.
Emakumezkoen estropadan Zumaia izan zen erlojuaren kontra arinena. 11.02.46 denbora egin zuten. Nagusitasunez irabazi zuten, Hibaikari 21 segundo aterata.

Argazkilaria: Joseba Arrizabalaga
Gizonezkoetan estuago egon zen lehia. I
suntzak sasoi betean daudela erakutsi zuen ziabogaz ziaboga. 20.18.18 denboran osatu zuten esstropada. Bigarren sartu zen Zierbena, ia 6 segundota. Ondarrutarrak bosgarrenak izan ziren helmugan, lekeitiarrengandik 25 segundora.
Argazki galeria [nggallery ID=58]