Lau soldata zor dizkie enpresak langileei, eta horregatik, Laserlaneko
27 langileak greba mugagabeari ekin zioten eguenean.
Gaur batzarra egin dute nagusiekin langile eta LAB sindikatuak. Batzarrean enpresari
epe laburrean Eteteko Enplegua Erregulatzeko Espediente bat egiteko eskatu dio sindikatuak. “Horrela langileak langabeziara joan ahal izango lirateke”, diote. Eta horren ondorioz, enpresa lehiaketara joango litzateke eta han erabakiko litzateke enpresak aurrera jarrai dezakeen ala itxi behar den.
Nagusiek erantzun dute aztertuko dutela juridikoki langileek eskatutakoa egiteko aukerarik dagoen ala ez.
“
Sistema horrekin aukera egongo litzateke aurrera egiteko“, dio LAB sindikatuak. “Eta egin ezin balitz langileentzako lehenengotik amaitzea onena litzateke”, gaineratu dute.
Azken urte eta erditik zorrak eduki dituzte Laserlanen langileekin, eta azkenean, lau nomina zor izatera heldu dira.
Lehen lau enpresa zirenak talde bihurtu zituen Rafael Zabalak: Talleres Mecanicos Arakistain (TMA), Laserlan, Treneka eta Eberrin. TMA oraintsu zarratu dute, Trenekan soldata bat zor diete langileei, eta Eberrin enpresan lau soldata.
Enpresaren arabera eskaria badago, baina dagoen zuloagaz aurrera irteteko inbertsioa egitea beharrezkoa da. Inbertsio horretarako bankuetara jo arren, ez dute lortzen mailegua emoteko baldintzak betetzea. Bestetik, LABeko ordezkariek diotenez, nagusiak Eusko Jaurlaritzatik be laguntzak lortu nahian dabiltza. “Baina plan batez gain diru bat be jarri beharko dute, diru publikotik ez diote emongo dana, jakina”, diote. Horregatik “oso gaitz” edukiko dutela uste dute.
“Guk argi dakauena da Rafael Zabalak ez badu dirurik ipintzen gaitz edukiko duela aurrera ateratzeko”, azaldu dute sindikatuko kideek. Eta dirurik ez dagonez, onena Enplegua Erregulatzeko Espediente horren bidez enpresa lehiaketara eroatea dela esan dute.