Etxebarriko
ETX kultur taldeak antolatuta, hankapaloetan ibiltzeko aukera izango dute herritarrek
ekainaren 22an, 11:00etatik aurrera, plaza barrin.
Antolatzaileek adierazi dutenez,
9 urtetik gorako edozein herritarrek probatu ahal izango ditu hankapaloak, eta ikastaroa doakoa izango da.
Hala, ETX taldeak herritar guztiak gonbidatu nahi izan ditu ekimenean parte hartzera; eta den-denek «ederto batean» pasatzeko aukera izango dutela ziurtatu dute.