Mutrikuko herribusa hasi da bidea egiten
Martxan dago Mutrikuko Herribusa. Auzoz auzo, ikusmina piztu du, gainera. Astelehenean egin zuen ibilbidea, lehenengoz, eta 08:00etatik 12:00etara emongo du zerbitzua. Hamabi lagunentzako lekua du herri barruko autobusak, eta ezinduentzat edo haurren gurditxoentzako arrapala berezia, bai eta haientzako toki berezia ere. Helburuak argiak dira: hainbat auzo lotuko ditu, eta herritarrei haietara heltzea erraztuko die.
Gainera, anbulategiarekin lotura bikoitza duen ibibidea edukiko du Herribusak, herritarrek osasun etxera heltzeko ahalik eta traba gutxien izan dezaten. Eta, aurrera begira, portuko eta hondartzako eremuetara heltzeko zerbitzu publikoa eskaintzeko asmoa azaldu du udalak.
Bidaiko 0,50 euro ordaindu beharko dute diruz ordaintzen dutenek. Eta bonoak ere eskura daitezke honezkero, bi motatakoak: 5 eurokoak –hamabi bidaia egin daitezke– eta 10 eurokoak –25 bidaia egin daitezke–. Udaletxeko harreran eta zenbait dendatan eta tabernatan daude eskuragai: Sabina, Virginia, Kristina denda, Txalaparta, Bar Puerto, Txirlatxo eta Goiko Eroskin (Arrieta).