Denboraldi “biribila” ari da egiten taldea. Jokatzen diren txapelketa garrantzitsuenetakoak jokatu ditu, eta finalera heldu dira gainera.
Zapatuan jokatuko dute
Herriarteko Eskupelota Txapelketako finala Gernikaren kontra. Finala
Bermeon jokatuko dute.
Taldekako txapelketa da herriartekoa, eta
hiru mailatan jokatzen da: kadeteetan, gazteetan eta nagusietan. «Taldekako txapelketarik handiena da, bai jokatzeko, baita jarraitzaileen aldetik be», diote eskupelota taldekoek. «Giro polit-polita sortzen da».
Taldean izateak be berezi egiten duela esan dute. «Danek egin behar dute taldearen alde elkarlanean», diote.
Herriarteko txapelketa irabazten duen taldea, Gernikakoa edo Markina-Xemeingoa, Euskal Herrikoa jokatzera sailkatuko da.
Iaz Markina-Xemeingo taldeak irabazi zuen Bizkaikoa, eta Euskal Herriko finalean nafarren kontra galdu zuten.
Asteburua gogor joango da Markinako Eskupelota Taldearentzat. Izan be,
domekan beste final bat jokatuko du:
Berria txapelketako finala.
Uharteko (Nafarroa) taldearen kontra jokatuko dute
Tolosan, 11:00etan.
«Finalera heltzea be asko da guretzat, Euskal Herri osoko taldeak daudelako txapelketa horretan», diote taldekideek.