
Ondarroako Irakurle Taldekoak, Miren Agur Meabegaz, atzo.
Kristalezko begi bat liburuaren irakurketa egin zuten atzo, arratsaldean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Miren Agur Meabe idazlea bertan egon zen, eta irakur taldekoek liburuko pasarteez zeukaten iritzia emon eta idazlearen azalpenak jasotzeko aukera eduki zuten. Lagunarteko giroan, bi ordu iraun zituen saioak.