LOMCEri ez! Inposaketarik ez! esan zioten atzo arratsaldean, Kofradia Zaharrean, ikasle, irakasle, hezkuntza alorreko langile eta gurasoek. Eli Zubiaga Sortzen Ikasbatuak-eko kideak azaldu zituen legeak Euskal Herrian eduki ditzakeen ondorioak. Horien aurrean,
“kaltetua herri oso bat den neurrian, herri modura erantzutea” adostu zuten eragileek. Ikasturte barriagaz batera, irailean hasiko dira batzen Hezkuntza Sarea osotzen dutenak.

LOMCEren gaineko hitzaldia, atzo, Kofradia Zaharrean