
Etxelila emakumeen topalekua
UNRWA Euskadi elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Laguntzarekin,
Jabekuntza erretratuak: sareak sortzen palestinako emakume errefuxiatu eta emakume euskaldunen artean proiektua martxan jarri du.
Helburua emakume errefuxiatu palestinarren elkarteen eta EAEko emakume elkarteen arteko elkartasuna eta elkartrukea sustatzea da.
Testuinguru horretan,
bihartik ekainaren 30era, hamar emakumek osatutako ordezkaritzak Zisjordania eta Gazara bidaia egingo du. Ordezkaritza horretan Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako herri ezberdinetako Emakume Etxe, emakume elkarte, emakume etorkinen elkarte eta elkarte feministako kideek parte hartuko dute,
horien artean, Ondarroatik, Etxelila Emakumeen topalekuko ordezkari bat egongo da.
Bidaian emakumeek
Gaza eta Zisjordanian Emakumeen giza eskubideen alde lan egiten duten elkarte ezberdinekin bilerak edukiko dituzte. Gainera, errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren emakume errefuxiatuen egoera eta UNRWAk
haien bizi kalitatea hobetzeko eta eskubideak sustatzeko egiten duen lana ezagutuko dituzte.
Proiektu honen helburua ordezkaritzako emakumeek emakume palestinarren egoera, batez be errefuxiatuena, euskal jendarteari jakinaraztea da. Horretarako,
bidaiaren ondoren, sentsibilizazio ekintzak martxan jarriko dira: argitalpenak. Hitzaldiak eta argazki erakusketa bat, besteak beste.
Bidaiaren inguruko informazio osoa hurrengo webgune honetan:
http://www.unrwaeuskadi.org/tejiendo-redes/