Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mutrikuko Udalak erakundeen arteko elkarlanean sinisteko eskatu zion Jaurlaritzari

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2013/06/25
Mutrikuko Portua Mutrikuko Udalaren eskumena ez bada ere, portua herrian dagoela eta ondorioz, bide horretatik, han egiten den guztiak herriaren etorkizunean eragin zuzena duela azaldu du Mutrikuko Udalak. “Erakundeekin elkarlana bultzatu nahi izan dugu, hasiera-hasieratik”, azaldu du Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak. Erakundeen arteko elkarlan hori bultzatze aldera, Mutrikuko Udalak portuarekin lotura duten sail guztietara jo du. “Hitzordu eskaerei aldiz, ez diote erantzun. Ingurumen eta Lurralde Politikako kontseilariekin hitzordua eskatuta eduki arren, oraindik ez digute erantzunik eman“, azaldu du Palenzuelak. BURUMENDI_SAMIKOLLA Besteak beste, Oregi sailburuari portuaren inguruan duen ikuskera eta proiektua azaldu nahi dizkio udalak. Bertan, herriko portuan akuakultura, arrantza eta kirola uztartzen ditu udalak. “Portua eta bertan egingo dena ez da udalaren eskumena. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak herriaren nahia, asmoa eta gogoa zein den ezagutzea beharrezkoa dela uste dugu. Horretarako, eta gure nahiak kontuan hartzeko eskatzeko, gure esku dagoen guztia egingo dugu eta egingo dugu”. Eusko Jaurlaritzako Gobernu berria eratu zenetik, Mutrikuko Udalak portuarekin erlazioa duten sailetako hainbat ordezkarirekin harremanak izan ditu. “Guztiei planteamendu bera egin zien udalak: 2006tik indarrean dagoen Portuko Plan Bereziaberikusi beharra dago. Izan ere, plan hori ez dator bat egungo beharrekin”. Horretaz gain, Jaurlaritzak portu barruan hasita dituen obrak uda pasatu arte atzeratzeko eskaera ere egin zuen udalak. “Ezezkoaren aurrean, obrak hasi zirenetik guar egunera arte, Jaurlaritzak eman nahi izan dituen pauso guztien gainean egon da udala (harribote gaineko zabalgunea, amarren kokapena, aparkalekuak eta amarre sozialak egiteko beharra, besteak beste). “Portuko erabiltzaileengandik eta gainontzeko herritarrengandik jasotakoa agertu diegu kontuan hartzeko eskatuta, eta zabaleraren, amarre sozialen gaiaren, aparkalekuen inguruan… guk esandakoak entzun eta aztertzeko konpromisoa hartu dute”, azaldu du Palenzuelak. MUTRIKUKO_BABES_DIKEA_ 2 Bestalde, dikea eta Samikolla-Burumendi errepidearen gaiak ere Jaurlaritzako ordezkarien aurrean mahai gaineratu ditu udalak. “Aiz salburuordeari jakin eragin zion udalak dikea amaitzearen alde zegoela”. Errepidearen kasuan, konponketa Jaurlaritzak egingo zuela adostera heldu ziren. Dena dela, udalak, uda sasoirako, erreil bat irekitzea eskatu zuen, “portuko zirkulazio arazoari irtenbidea emateko. Gaia aztertzekotan gelditu ziren, baina azkenean, atzera egin zuten, eta udalak bere gain hartu bhear izan ditu arazo horri irtenbidea emateko behin behineko konponbidea jartzea. Behin betiko obra Jaurlaritzak egingo du”. Dena dela, udalak obra hori udaldia amaitu arte atzeratzea negoziatu nahi dugu orain”. Orokorrean, Jaurlaritzarekin izandako harremanen arrazoia “alderdien gainetik, erakundeen arteko elkarlana bultzatzeko” nahai izan dela esan du udalak. “Derrigorrezkoa da erakundeok geure artean harremana eduki eta elkarrekin lan egiteko prest egotea. Jaurlaritzari orain arte elkarrekin egindako bideari heldu eta erakundeen arteko elkarlanean sinistu eta jarraitzeko eskatzen diogu. Azken finean, haien eta gure lana hori da”.
  • Udalaren oharra deskargatu 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.