1.000 euroko saria jasoko du Fernandez de Retanak produktuen ideiarik onena aurkezteagatik.
Sail berean,
Euskadiko Ostalaritza Eskolen laguntzagaz antolatutako lehiaketa mugatuan beste sari bi egon dira.
Elida Maria Diez Gomez izan da Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolaren laguntzagaz antolatutako lehiaketaren irabazlea; eta
Andrew Wesley Alvarez Coruña, Leioako Ostalaritza Eskolaren laguntzagaz antolatutako lehiaketaren irabazlea. Bi horiek 500 euroko saria jaso dute.
Lehiaketa praktikoko irabazlea eman gabe geratu da. Azken hori Healthy Basque Food izenari euskarazko izen egokia topatzeko asmoz egin da. Lehiaketa zabalik jarri dute barriro, eta bihar da aurkezteko azken eguna.
Jakiberri proiektua Isea, Hazi, Jakion, Azaro fundazioa eta Leartiker enpresak ari dira garatzen. «Proiektua arin prestatzeko euskal janari naturala, osasuntsua, askotarikoa eta nutritiboa lortzea nahi duen ikerkuntza proiektua da», azaldu dute. Proiektuaren bitartez, Healthy Basque Fast Food motako produktuak garatu nahi dituzte. Horregatik antolatu dute lehiaketa, Euskal Herriko Healthy Fast Food motako produktuak aurkitzeko.