Lekeitioko Udalak jantokietarako dekretu barri baten aldeko manifestua onartu du osoko bilkuran. Dekretuan, iraunkortasun irizpideak oinarrian dituzten tokian tokiko elikadura-sistemak eraikitzearen alde egiten da.
Alde batetik, eskoletako jangeletan elikagaiak «gertutasunez prestatzea» bultzatuko dutela adierazi dute. Gainera, «sasoian sasoiko produktuak eta nekazaritza ekologikotik lortuak» kontsumitzea bultzatuko dute. Gainera, «tokian tokiko ohiturei lotutako elikadura» sustatuko da. «Horrek guztiak egungo kostuak merketuko ditu, langileen baldintzak hobetu, eta gastu publikoa arrazionalizatzea lortuko da», azaldu dute udal ordezkariek.
Bestetik, neurririk bariko zentralizazioa oinarri dunen kudeaketa-eredu bakarragaz ados ez daudela esan dute. «Eskola jangelen kudeaketa etekin pribatu handiak ematen dituen enpresa negozio ari da bilakatzen», diote.
Azkenik, hurrengo legegintzaldian eskola jangelen kudeaketa ezartzen duen egungo dekretua aldatzeko eskaria egingo dutela esan dute, hurrengo jangelaren kudeaketa eskatzen duenak kudeaketa «zuzena» egin ahal izateko.
Lekeitioko Udala manifestuarekin bat egin duen udal bat gehiago da, lehendik
56 erakunde daude. Tartean, Lekeitioko Eskola Publikoa.