Metro biko espaloia izango da
Markina-Xemeingo Bekobenta eskolaren inguruan egingo dutena. Bidea alturan egongo denez, hara igotzeko
arlanpa be egingo dute. Orain autoak pasatzen diren bidean gero autoak bakarrik pasatu ahal izango dira, eta bide barritik oinezkoak eta bizikletak. Izan be, bizikletentzako bidea be egingo da. Boluko zubitik bidearen hasierara zebra-bidea margotuko dute.