55 urte beteko dira aurten Mutrikuko hotela erre zela, erakusketa ikusgai Anaiarten
7 pertsona hil ziren sutean. Eta orduko komunikabideen azal guztiak hartu zituen berriak. Horrela ba, sutearen 55. urteurrenean, hotelak su hartu zueneko albisteen erakusketa ikusgai egongo da Anaiarte Biltokian, zapatutik aurrera. Besteak beste, El Correo Español, Diario Vasco eta La voz de España komunikabideen albisteak egongo dira ikusgai, tamaina originalean. Horiekin batera, Kalaputxik duela urte batzuk egindako erreportajea be erakusketa egongo da ikusgai.