Segiko kide izatea egotzita epaituko dituzte
Espainiako Auzitegi Nazionalean urriaren 14tik aurrera. Fiskalak
seina urteko kartzela zigorra eskatu du bi gazteentzat.
Urriaren 14, 15 eta 16an, azaroaren 25, 26 eta 27an eta abenduaren 9, 10 eta 11n egingo dituzte saioak.
2009ko azaroan egindako sarekada batean Gaizka Likonaren eta ZuriƱe Gojenolaren bila joan zen Espainiako polizia Lekeitioko euren etxeetara, baina ez zituzten topatu. 34 gazte atxilotu zituzten egun hartan.
Ostean,
Gojenola Erroman (Italia) atxilotu zuten, eta
Likona, Lapurdin.
Orain, baldintzapean libre daude gazte biak.