Azken eguna Zapato Azule izango da. Behin egun hori pasatu eta gero,
Ondarroako Kafe Antzokiak ateak itxiko ditu, behin-behinean bada be. Izan be,
11 urte eta gero,
Zenbat Gara elkarteak taberna ixtea erabaki du. Albistearen harira, Zenbat Gara elkarteak ez du adierazpenik egin nahi izan, momentuz. Hori bai,
datorren astean, prentsa ohar baten bidez jakitera emongo du kulturgunearen itxieraren zergatia. Horretaz gain, balorazioa be egingo dutela esan dute.
Inaugurazio ekitaldiko argazkia. Argazkilaria: Klik Klak
Horrela ba, domekan, 08:00etan, Benito Lertxundiren Zenbat Gara abestiagaz, Kafe Antzokiak ateak itxiko ditu.
- Zenbat Gara Elkartearen idatzia irakurri
Azken emanaldietako ARGAZKI GALERIA ikusi, HEMEN