Hiru eguneko irteera egingo dute Pirinioetara Lea-Artibaiko Mendi Taldeek antolatuta. Artibai, Lumentza, Aurrera eta Burumendiko bazkideak eta nahi duten mendizale guztiak joango dira.
Bihar da izena emoteko azkan eguna. Ohiko lekuetan izango da izen-emotea: Markina-Xemeinen Disney tindategian edo Loiratsen; Lekeition Arantzaren bitxidendan, Ondarroan Anaitasuna tabernan eta Mutrikun Aparra jantzi dendan. 100 euro ordaindu beharko dira irteera ordaintzeko. Horregaz, bidaia, gosari bi, afari bat eta gau bi ordainduko dira.
Uztailaren 5ean aterako dira mendizaleak Pirinioetarantz.
Uztailaren 6an hurrengo ibilbidea egingo dute: Gamueta (Linza), Anzotielo lepoa, Atxerito lepoa, Petretxema lepoa, eta Linza.
Uztailaren 7an, ostera, Argibela mendatetik Ezkaurrera joango dira, eta handik, Isabara.