18:00etan hasiko dira
Mendexako Udalak antolatutako probak.
Parte hartzaileak
Mendexako Taberna Barri, Aulestiko Koba eta Aulestiko Julen Martiartu izango dira.
30 minutuko saioa izango da, 900 kilogo hauspo harriagaz. Antolatzaileek esan dutenez, 400 kilotik gora kilo bakoitzeko kiloko gainzama eroan beharko dute parte hartzaileek. Bestetik, itzai bi egongo direla be zehaztu dute.
Sariak be egongo dira probalarientzat. Lehenengoak 750 euro eta manta jasoko ditu; bigarrenak 650 euro; eta hirugarrenak, 600 euro.