Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaGizarteaJaiakKultura

Jai giroa nagusi Ondarroako 16. Zapato Azulean

http://www.youtube.com/watch?v=BraYbvELHHw Herria azul jantzita esnatu da eta kalean jai usaina da nagusi. Dinamartxa, pregoia, kamiseta azoka, Alde Zaharra beteta. Ondarroako Zapato Azulak beste behin be ez du huts egin. Radixu Irratia (105.5 FM) be zuzeneko konexioak egiten ari da. Aurtengo omendua: Poleneko mantekau (Helados Ruiz). Kamiseta azokako irabazleak: Apar & Bits (ondarrutarren artean onena) eta Kikuko (Euskal Herrikoen artean onena - Eibar)

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Ondarroa
2013/06/29
Eguneko kronika Panba, panba…». Ekainak 29, zapatua, 12:00ak. Manuel Eluk ahozko bolanderak bota ditu, bata bestearen atzetik, gogotsu. Zapato Azula martxan dago. Lehenengo minutuetan ez da omenaldirik falta izan: Manuel Eluri berari eta Nekane Akarregiri argazki eder bana oparitu die Radixu Irratiak, esker oneko, «merezi dutelako». Minutuek aurrera egin ahala, alde zaharra jendez betetzen hasi da. 13:00ak ailegatu orduko ez da erraza Zubi Zaharretik Zubi Barrirainorako bidea egitea. Balkoian, esataria etenik barik ari da jaiaren xehetasun guztiak mikrofononoz esaten. 14:15. Dinamartxak ailegatu dira. Ez da inor kabitzen alde zaharrean. Tolosatik etorri direnek ongietorri beroa jaso dute, eskertzen den horietakoa hainbeste kilometroko bidea egin eta gero. Munduko izozkirik onena Omendua zein den jakiteko momentua ailegatu da. Ez da pertsona bat, ez da talde edo elkarte bat… Aurtengo omendua Poleneku mantekau da. Alaiko balkoiaren bueltan daudenak barrez lehertu behar dira. «Hamen, Ondarroan bakarrik egin daiteke omenaldi bat izozkiari», esan du Dimatik etorri den mutil batek. Polenekoek –Helados Ruiz– emon die saria Euskal Herriko kamiseta azokako irabazleei. Apar & Bits-ek irabazi du Ondarroako kamiseta onenaren saria eta Eibarko Kikukok kamiseta onenarena. Ezustean hartu dute albistea, eta poz-pozik daude. «Eskerrik asko Radixuri», esan dute irriparreari ezin eutsita. Indartsu segitu du jaiak. Umeen jokoak eta nagusienak ekarri ditu arratsaldeak: Aretxabaleta-Tolosa eta Dima-Ondarroa sokatira lehiaketak «tranpa» bat baino gehiagogaz egin dira. Larrain Dantzak eta elektrotxarangak itxi dute kaleko egitaraua. Eta Gaztetxean, Repercusionen doinuak entzun dira. Gaua luze joan da. Tabernak txiki geratu dira. Ezinezkoa da sartzea, ezinezkoa irtetea. Kafe Antzokian Zapato Azuleko kanta ipini dute. Jarraian, Zenbat Gara kantagaz, ateak itxi ditu. 08:10 dira.   Radixu Irratiak eskerrak eman nahi izan dizkie jaian parte hartu duten guztiei. Zerrenda IKUSGAI, HEMEN.
  • Aurtengo omendua: Poleneko mantekau (Helados Ruiz).
  • Kamiseta azokako irabazleak: Apar & Bits (ondarrutarren artean onena) eta Kikuko (Euskal Herrikoen artean onena – Eibar)
Argazki galeria, ikusgai [nggallery ID=65] http://www.ustream.tv/channel/leaartibaietamutriku Zapato Azule abestiaren bideoklipa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.