Gaztetxea zabaldu dute Lekeitioko gazteek fraileen eraikinean
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Zapatuan okupatu zuten gazteek urteetan hutsik egon den fraileen eraikina. Handik gitxira Ertzaintza agertu zen, eta barrura sartzen ahalegindu ziren. Gazteek adierazi dutenez, “gaztetxea ilegaki desalojatzeko asmotan” ateko katea mozten saiatu ziren. Baina berehala joan ziren.
Ostean, ateak zabaldu eta eraikinaren egoera txarra dela eta auzolanari ekin zioten.
“Azken urte honetan herritik eta herriarentzat izango den proiektua garatzeko beharrezkoa dugun gune hori aldarrikatzen ibili eta gero azkenean lortu dugu”, esan dute gazte asanbladako kideek. “Lekeitiokoa eta lekeitiarrena izango den Gaztetxea daukagu herrian“, gaineratu dute.
Lekeitioko Gazte Asanbladak gaztetxea “ezagutu eta bertan parte hartzeko deia” egin diete herritar guztiei. Auzolanerako deia be egin dute, gaztetxeari “bizia emon eta eraikina erabilgarri jartzeko”.
Eguaztenean, 19:00etan, gaztetxeko lehenengo asanblada egingo dute gaztetxearen norabidea zehazteko.
Gaztetxea erakusteko bideoa grabatu dute gazteek:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.