Mutriku Zine Forum Taldeak azken hiru urteetan antolatutako
Motz-motzian film laburren lehiaketak badu irabazlea: Oroituz. Arrilekuaranen izenean aurkeztutako lanak jaso du sari nagusia. Ikuslegoaren saria eta sare sozialen bidez emandako saria aldiz, Eritz eta Endikak egindako
Izez ta Paris film laburrak jaso ditu.

Mutriku Zine Forum Taldeak aurten hirugarren urtez antolatu du lehiaketa. «Pozik gaude. Urte batetik bestera lanen kalitatea hobetzen doa. Eta jendea hasi da beldurra galtzen. Horretaz gain, aurten, lanek gai ezberdinak jorratu dituzte, eta hori ona da».

Orokorrean, lehiaketa «indarra hartzen» doala esan dute antolatzaileek. «Aurten zortzi lan aurkeztu dituzte eta Mutriku bezalako herri txiki batentzat hori zenbaki ona da», gaineratu du Mutriku Zine Forum Taldeak.