Geoparkeak "nabarmen" handitu du uztaila eta abuztuan bisita gidatuen eskaintza

«Udan etorriko diren bisitarien eskaerei era egokian erantzuteko eta lurraldeak dituen aukera turistikoak sustatzeko» zabaldu du eskaintza. Aisia, natura eta kultura uztartuta, Geoparkeak 149 proposamen eskainiko ditu, asteburuetan ez ezik, aste barruan ere bai. Mota askotako jarduerak egingo dira, ia-ia egunero: Flyscharen Ibilbidea, itsas ibilaldiak, kayak irteerak, zetazeoak ikusteko itsas txangoak, Karsta zaldiz, Bidelapurren Ibilbidea Arnoko mendigunean edo surf eta paddle surf ikastaroak dira proposamen batzuk.Gainera, aipatzekoak dira Geoparkeak etxeko txikienei zuzenduta antolatzen dituen irteerak ere: Flyscha haurrentzat eta Artzain Txikiak. mutriku-errota_v300 Atzerritarrak, gehituz Berrikuntzarik ere ez da faltako. Ibilaldi gidatua txalupaz jarduera arrakastatsuan audio-gida zerbitzua eskaini ahal izango die atzerritik datozen bidaiariei Geoparkeak, bai ingelesez eta bai frantsesez. Izan ere, gero eta gehiago dira Geoparkera atzerritik iristen diren bisitariak. Bisita gidatuen gaineko informazio osoa zein egutegia geoparkea.com-en daude eskura. Erreserbak webgunean zein turismo