LAB: “Hilaren 7aren aurretik mahai sektorialik ez duela deituko jakinarazi du patronalak”

http://www.youtube.com/watch?v=Crx80RXfR18

Uztailaren 7an iraungiko dira herrialdeetako lan hitzarmenak, eta horiek barritzeko asmorik ez du patronalak, LABen esanetan. Hitzarmenak hiltzen utzi gura dituzte enpresa buruek, enpresetan lan erreformak zein onura ekar diezaieken aztertzeko gero. “Eskubideak kendu gura dizkigute, eta Espainiako legea aplikatu gura dute”, esan du sindikatuak. Hori dela eta, CCOO eta UGT sindikatuekin batera, uztailaren 4an lan txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egitera deitu ditu LABek langileak. “Hitzarmenak, lan baldintzak, enplegua eta etorkizuna defendatzeko estrategia integrala” eskatu du sindikatu abertzaleak, Gernika-Lumon egindako agerraldian.