Olatz Egigurenek brontzezko domina irabazi du Espainiako txapelketako heptatlon proban

Mataron (Herrialde Katalanak) jokatu da txapelketa. Hurrengo markak lortu zituen Tximista taldeko atletak:  

100 m h

altuera

pisua

200 m l

luzera

xabalina

800 m l

Puntuak

marka

15.18

1,60

10,90

26,92

5,10

26,44

2,27,70

haizea

-1.8

-2.0

+1,8

puntuak

818

736

589

718

587

409

772

4.579

  Egiguren “poz-pozik” etorri da dominagaz eta egindako marka pertsonalagaz. Baina batez be, “sasoi onean egoteagatik” dago pozik. Izan be, lesioa gainditu duela dio, eta txapelketan lehengo sentsazio onak eduki dituela barriro. Berarentzako hurrengo erronka absolutu mailako Espainiako txapelketa dela dio, eta marka pertsonala gainditzeko esperantzagaz doa. olatz 2           Beste alde batetik, Durangon abstolutu mailako Bizkaiko txapelketa jokatu da asteburuan. Tximista taldeko atletek emaitza onak lortu dituzte horretan be. Ainara Plazak zilarrezko domina lortu du 100 metro leunetan 12,75eko markagaz, lehenengo postutik ehuneneko batera. Olatza Martiartuk laugarren egin du salto hirukoitzean, 10,58eko markagaz. Datorren asteburuan txapelketa horren 2. jardunaldia jokatuko da. Plazak 200 metro leunak jokatuko ditu, eta Martiartu luzera jauzian lehiatuko da.