Alderdi politikoetako kideek eta gaiarekin erlazioa duten eragileek osatzen dute mahaia.
Lehenengo bilera atzo eduki zuten eta
birziklatze portzentaiari buruz hitz egin zuten.
Hondakinak gizartearen arazoa direla ulertuta,
udalak gaia landu eta egin beharrekoei bide emateko sortu du mahaia.
Ondokoek osatzen dute mahaia: alkatetza, herrian ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariak, bosgarren edukiontziaren alde sinadurak aurkeztu zituzten herritarrak, Mutriku Zero Zabor taldeak eta Mutriku Natur Taldeak. “Talde bakoitzetik bina ordezkarik daukate mahaian parte hartzeko aukera”, azaldu dute udaletik.
Lehenengo bileran, besteak beste, herrian zirbiklatu beharreko hondakinen portzentaia izan zuten kideek hizpide. “
Udalaren asmoa adostasunezko erabakiak hartzea da”, gaineratu dute.
Uztailean bigarren bilera egingo dute, eta
gaiaren lanketan sakondu eta hondakinei lotutako alor guztien inguruko hausnarketa egitea izango dute helburu. “Bakoitzak eskura dituen datuak ekartzea da asmoa. Ahalik eta datu gehien edukita, hartzen ditugun erabakiak ahalik eta objektiboenak izatea nahi genuke. Eta gur arteko eztabaida zintzoan arituta, elkarrekin bidea egiteko modua topatu nahi dugu, beste herri batzuetan egin duten bezala”.
- Udalaren prentsa oharra irakurri