
Ein Daigun Bidi eta beste irratsaioren bat edo bestek uda sasoian emititzen jarraitzeko asmoa bazeukaten be, ezinezkoa izango da. Udalak konponketak aurrera eroateko aurrekontua onartuta dauka, eta egitasmoren bat martxan dago, baina Radixuko kideek oraindik ez dakite zehatz konponketak noiz egingo diren. Iaz hasi ziren itoginen arazoekin, eta azkan asteetan arazoa areagotu egin da.
Mahai teknikoa arriskuan dago, ura gainera jausten da, eta hori dela eta emisioa eten egin beharko dute. «Ea lehenbailehen konpontzen den arazoa».