Berdegune onenentzako sariak banatu ditu Ekozainek

Bekobentako etxe barrietako lorategiak jaso du lehenengo saria, 400 eurokoa; bigarrena, Azpikoerrotakoentzat izan da, 300 eurokoa; eta hirugarrena, Ibaibarreneta auzoarentzako, 200 euro. Udaletxean egin da sari banaketa, udal ordezkari, ekozaineko ordezkari eta irabazleekin. Ekozain taldeak urtero antolatzen du berdegunerik onenentzako saria. ekozain