Momumento historiko izendatuta,
Errotabarriren kontserbazioa “hobeto” egingo dela esan du Eusko Jaurlaritzak.
Gizaburuagako Udalak jakin eragin duenez, udaletik ez da ezelako eskaerarik egin. “Guri ere oharra bidali digute, monumentu historiko izendatzen dutela esanez, baina beste ezer ez dakigu. Ez dakigu izendapena nondik datorren edo nork proposatu duen”.
Ustez, “Jaurlaritzak edo beste erakunde edo enpresa batek inguruan lanen bat egin nahi badu, hori babesteko egingo zuten izendapena”, azaldu dute Gizaburuagako Udaletik.
Pedro Villarreal de Berrizek diseinatutako presa XVII. eta XVIII. mendean dago kokatuta eta presa hidrauliko berezia dela deritzote adituek. Gizaburuagako Errotabarri modura, Leketiiono Lazunarri malekoia be antzekoa da.

Horrela ba, izendapenagaz, aurrerantzean, lanak egitekotan “presaren egoera hobetzeko lanak” izan beharko direla gaineratu du Jaurlaritzak. Halaber, momumentua osotasunean mantendu behar dela dio Jaurlaritzaren aginduak.