10:30ean hasiko da lasterketa, eta txikiek eta nagusiak parte hartuko dute.
Orain arte,
319 igerilarik emon dute izena Ondarru Igeri Taldeak urtero antolatzen duen proban.
10:00etarako parte hartzaileek dorsalak jasota eduki beharko dituztela esan dute antolatzaileek.
Ostean,
10:30ean, txikien proba hasiko da, 1.999tik 2002ra jaiotakoena. Horiek,
600 metro egin beharko dituzte igerian.
Txikien proba amaitu ostean, nagusiek egingo dute dzanga uretara. Horiek,
1.600 metro egin beharko dituzte igerian.
Hiru kategoria egongo dira nagusietan: Beteranoak, masterrak eta seniorrak.
Ondarroako igeri lasterketan «edozein igerilarik» parte hartu dezakeela gogorarazi dute antolatzaileek:
federatuek eta ez federatuek.
Orain arte izena emon dutenez aparte, zapatu goizean be egongo da parte hartzeko izena emoteko aukera. Arrigorri hondartzan egin ahal izango da, lasterketa hasi baino lehen.