
Palenzuela, gaur, aurkezpen ekitaldian, Mallabian
Mallabiko Zelai Landetxean egin dute gaur, aurkezpen ekitaldia. Hizlarien artean egon da Debegesako presidente eta Mutrikuko alkate Joseba Palenzuela. Bost esperientzietatik bat Arku-Gainen egingo da:
Euskal elkarte gastronomikoa, bazkide egun batez. Bazkideek beraiek elkarteko funtzionamendua kontatuko die bisitariei. Bisita Bentalekuan hasiko da. Produktu tipikoekin osatutako menua dastatuko dute gero, txakolinarekin eta ardo beltzarekin.
Bisita hiru ordukoa izango da, eta 15 lagunentzako plaza mugatuak egongo dira. Uztailaren 27an, abuztuaren 17an eta irailaren 7an izango dira.