Donostian egingo dute arraunean Isuntzak eta Ondarroak
KAE 1 mailako arraun taldeek, tartean Lekeitiokoa eta Ondarroakoa, Donostiarra-Kaiarriba bandera jokatuko dute zapatuan, Kontxako badiako uretan. Hain zuzen, 17:00etan hasiko da arraun taldeen arteko lehia.
Isuntza KAE1 mailako bigarren sailkatua da, Zierbena liderrarengandik hiru puntura. Hala, asteburuan aldea jateko aukera izango dute lekeitiarrek. Lehen bi estropadetan bigarren sailkatuta, eta hirugarren estropada hirugarren amaituta, bertokoek hurbil izan dute garaipena, baina azken pausoa emotea falta zaie.
Ondarroa, bestalde, bosgarren sailkatua da ligan. Lehen bi jardunaldiak ohorezko txandan egin zituzten ondarrutarrek, baina bosgarren postura bajatu ziren, joan den asteburuan. Hala, ohorezko txandara bueltatzeko asmoagaz egingo dute arraunean Donostiako uretan.