
Txus Jaio artxiboko argazki baten
Lea Artibaiko bi bikotek parte hartuko dute Amorebieta-Etxanoko rallysprintean. Hain zuzen, Gorka Antxustegi/Xabat Urresti eta Txus Jaio/Jesus Urkidi bikoteak izango dira Durangaldeko proban. Zapatuan jokatuko dute rallysprinta.
Amorebieta-Etxanokoa Euskal Koparako proba puntuagarria da, eta Gernika Racing Elkarteak antolatu du. Guztira, 38 bikotek parte hartuko dute. Hala, ikuskizun edar bategaz gozatzeko aukera izango dute zaleek.
Kotxeak Zelaieta parkean jarriko dituzt ikusgai, 14:00ak arte. 14:25ean, bestalde, lehen parte hartzailea irtengo da Urritxe ikastetxearen ondotik. Parte hartzaileek zazpi kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Sari banaketa 20:00ak aldera egingo dute Zelaieta parkean bertan.