
Ondarroako portua, gaur goizean
Lehen marean 17.000 kilo ekarri ditu Arlanpi kazako itsasontziak, oso kopuru ona. 900 bat miliatan egin du arrantzualdia Ondarroako txalupak. Prezioa ez da batere ona izan, baina: kiloa, bataz beste, 3,50 eurotan saldu da goizeko lehen bentan. “Portu guztietan dago joera bera. Prezioak jaitsi egin direa, eta kofradia batzuetan benta geratu dute horregatik”, azaldu dute. Bihar ez da hegaluzerik espero portuan, eta ziurrenez astelehenean sartuko da Arlanpiren txalupa bikotea, Itoitz. Baxuratik aparte, alturako ontziek be bi egunetan deskargatu dute hegaluzea Ondarroan. Hegaluze kupoa iaz baino zer edo zer handiagoa da aurtengo kanpainarako:
17.096,8 tona arrantzatu dezakete Estatu espainolean guztira.
Hegalaburrari dagokionez, 2.504 tonako kupoa dago aurtengo kanpainarako. Euskal ontziteriak, baina, berari zegokion kopuruaren %100a saldu du. Hartara, ez da hegalaburrik sartuko gure portuetan.