
Idi probak, Iturretako San Kristobal jaietan
Sanjoanen ostean sanpedroak, eta sanmartinen ostean sankristobalak. Jai bat beste batekin ari dira lotzen Lea-Artibaiko bizilagunak. San Kristobal eguna hilaren 10a bada be, uztailaren 14an izango dira Munitibarko eta Markina-Xemeingo Iturreta auzoko ospakizunak. Munitibarren, adibidez, erromeria egingo dute, Obieta eta Esteibarregaz.
Iturretak egitarau zabalagoa dakar. Autoek berebiziko garrantzia hartuko dute herri horretan. Izan be, San Kristobal gidarien zaindaria dela eta, kotxeen bedeinkapena egingo dute 11:00etako mezaren ostean. Eguerdian, bestalde, Gaztinei elkarteko
Itsu eta Gernika jatetxeko
Silvia zaldien arteko dema egongo da Markina-Xemeingo auzoan. Txarri harrapaketak, bestetik, umorea ipiniko dio bazkalaurreari.
Beti Jai Alai Elkarteak hartuko du herri bazkaria, eta arratsaldera jauzi eginda, beste dema bat egongo da ikusgai; kasu horretan, idiena. Oikinako Opiola-Pako, Urdulizko Sistiaga eta Elgoibarko Soarteren idiek neurtuko dituzte indarrak XLV. San Kristobal Deunaren sarian.
Idien pisaketa 10:00etan egingo dutela azaldu dute antolatzaileek, eta oinarrizko pisua 1.100 kilokoa izango dela zehaztu. Sariei dagokienez, irabazleak 1.000 euro, estalkiak eta garaikurra eroango ditu etxera, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek 950 euro eta 900 euro, hurrenez hurren.
Egitaraua, herriz herri
Markina-Xemein (Iturreta)
- Uztailak 14. 11:00etan, meza; ostean, kotxeen bedeinkapena; 12:00etan, zaldi probak: Gaztinei elkarteko Itsu eta Gernika jatetxeko Silvia; ostean, txinga jaurtiketa bikoteka eta txarri harrapaketa; umeentzako puzgarriak, egun osoan; 14:30ean, bazkaria, Beti Alai Elkartean; 18:00etan, idi probak (XLV. Kristobal Deunaren saria, kintopekoak): Oikinako Opiola-Pako, Urdulizko Sistiaga eta Elgoibarko Soarte (sariak: irabazleak, 1.000 euro, estalkiak eta garaikurra; bigarrenak, 950 euro; hirugarrenak, 900 euro).
Munitibar
- Uztailak 14. Meza, eta, ostean, erromeria Obieta eta Esteibarregaz. Herriko guraso Elkarteak taberna jarriko du.