Realarekin entrenatu du Illarramendik, baina argitu gabe jarraitzen du haren etorkizunak
http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=NJvaahhGaf8#at=18
09:30ean zuen hitzordua Asier Illarramendik Zubietan, Realarekin oporren osteko lehen entrenamendua egiteko. Real Madrilek mutrikuarraren etete klausula gaur goiza baino lehen ordainduko ote zuen zen zalantza, hala, Illarramendik ez baitzuen gaur goizean Zubietan agertu beharko.
09:30ean zuen hitzordua Asier Illarramendik Zubietan, Realarekin oporren ostekolehen entrenamendua egiteko. Real Madrilek mutrikuarraren etete klausula gaur goiza baino lehen ordainduko ote zuen zen zalantza, hala, Illarramendik ez baitzuen gaur goizean Zubietan agertu beharko.
Ez da hala izan. Atzo iluntzean izan ziren negoziatzen bi taldeak, baina ez zuten akordiorik lortu. Illarramendi, beraz, Zubietara joan da gaur goizean, Jagoba Arrasateren aginduetara entrenatzera. Atera da zelaira entrenatzera, eta bertara joandako zaleek txalo artean egin diote ongi etorria. bide beretik, Reala ez lagatzeko eskatu diote zaleek jokalari mutrikuarrari.
Irutxuloko Hitzako lankideek Zubietan gaur grabatutako bideoaOrain hamar egun hasi zen auziaren hamaikagarren atala da gaurkoa. Ziurrenik, ez da azkena izango. Izan ere, Illarramendi gaur Realarekin entrenatzen hasita ere horrek ez du esan nahi jokalariak talde txuri-urdinean jarraituko duenik.
Taldeek abuztuaren 31ko gaueko hamabiak arte dute aukera jokalariak fitxatzeko. Beraz, ezin da baztertu hurrengo asteetan Espainiako hiriburuko taldeak Illarramendiren etete klausula ordaintzea.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.