Etete klausula ordainduta, Real Madrilek Illarramendi fitxatu du

Gaur ordaindu du Real Madrilek haren etete klausulari dagozkion 30 milioi euroak, eta Illarramendi bera ez da joan gaur Zubietara, Realarekin entrenatzera. 2018ra arte fitxatu du talde zuriak. Real Madrilek BEZaren 6,3 milioi ordainduko ditu. Irutxuloko Hitzako lankideek Zubietan atzo grabatutako bideoa
Atzo itzuli zen oporretatik mutrikuarra, eta zalantzak ziren ea Zubietan agertuko ote zen. Bertan izan zen, eta zaleek ongi etorri beroa egin zioten, Realean gera zedin eskatuz.