2011n Belaustegi Mankomunazgoko lehendakari, barriro
2011ko Lea Ibarreko Mankomunazgoko lehendakariaren hautaketan, Belaustegigaz batera, Aulestiko alkate Mikel Ansotegi izan zen posturako aurkeztu zen beste hautagaia. Bozka baten aldea egon zen bi hautagaien artean: Belaustegik 16 jaso zituen; Ansotegik 15. Erabakia hartzeko 33 bozkak Aulesti, Munitibar, Amoroto, Mendexa eta Gizaburuagako alkate eta zinegotzienak dira. Lehen lau herriek zazpi ordezkari dituzte, eta azkenak, bost. Iker Belaustegi mankomunazgoko burua izan zen aurreko azken hiru legealdietan. Duela bi legealdi, artean Amorotoko alkate zen Maribi Ugarteburu zen Lea Ibarreko Mankomunazgoko lehendakaria. Baina, bi urteren ostean, postua utzi egin behar izan zuen. Legealdiaren bigarren erdirako Iker Belaustegi izan zen posturako izendatua eta ordutik bera izan da