“Arrazoi pertsonalak” tarteko, jeltzaleak Munitibarko
alkate izateari utziko dio aurten, abuztuaren 31n.
Hirugarren agintaldian utziko du kargua Belaustegik. Alkatetza lagatzeko, hau da,
dimisioa aurkezteko, Belaustegik udaletxean idatzi bat sartu duela jakin eragin dio
Hitzari. Bada, orain, dimisioa gauzatzea “tramite kontua” izango dela gaineratu du. Bide beretik, bere postua hartuko duena, hots,
ordezkoa, nor izango den ez dakiela esan du. “Hori abuztuaren 31n, nire dimisioa ofiziala egiten, denean erabakiko da”.
Abuztuaren 31n utziko du alkatetza eta Lea Ibarreko Mankomunidadeko lehendakaritza
Belaustegik alkate postuan egingo duen azken osoko bilkura uztailean egingo du.

Iker Belaustegi, Lea Ibarreko Mankomunitatearen agerraldi baten
Ia 11 urte eta gero, beraz, Belaustegik Munitibarko udaletxea utziko du. “Ia 11 urte horietan beti alkate postuan egon izan naiz, ez zinegotzi modura”. Urte guzti horietan, egindako lanagaz, baikor agertu da Belaustegi. “Balorazio postiboa egiten dut”. Dena dela, aurrera begira, egiteko asko dagoela esan du. “Orain arte be gabezi asko egon dira eta hutsune horiek betetzen joan gara, gutxinaka bada be”.
Bere ibilbidea positiboa izan dela badio be, bere momentua amaitu dela esan du Belaustegik
Atzera begira jarrita, momentu gozoak bezain gaziak bizi izan dituela esan du. “Egoera ekonomiko onak zein txarrak bizi izan ditut udalean egon naizen denboran. Bide beretik, jende ezberdina ezagutzeko aukera eduki dut”. Agintaldia hartu zuenean, herritarren bizi kalitatea hobetzeko konpromisoa hartu zuela esan du jeltzaleak. “Horrela ba, nire ibilbidea positiboa izan dela uste dut. Baina
nire momentua amaitu da“.
Aurrerantzean bere familian eta lanbidean (enpresa administratzailea)
murgilduko dela esan du.
Alkatetza lagatzeaz batera,
Lea Ibarreko Mankomunitateko presidente izateari be utziko dio Belaustegik. “Bi karguak batera utziko ditut”. Azken kargu horretan,
ustez, gaur egun presidente orde kargua duenak hartuko du kargu gorena. Lea ibarrean 8. urtea aurten