June Fernandezek 'Pikara' magazin aldizkaria aurkeztuko du bihar, Ondarroako Etxelilan
19:00tan izango da aurkezpen ekitaldia. Parte hartzaileek solasaldirako tartea edukiko dute: komunikazio estrategien gainean berba egin ahalko dute Fernandezegaz. Herritar guztiei ekimenean parte hartzeko deia egin diete.