Laster entzun ahal izango da disko barriaren aurrerapena, www.keuagirretxea.com webgunean. Carlos Noain Maura Naica taldeko kidea eta Mikel Arakistainen kolaborazioak izan ditu Agirretxeak abestian. “Sekulako ikutua eman dio abestiari Carlosek, rhodesak eta sinteak grabatu ditu. Eta uste dut azkan urteetako lanik onena egin duela Mikelek baxuagaz. Abesti honetan gauza ederrak daude, hasiera batean bonus track bezala pentsatu nuen jartzea baxuaren pista bakarrik”, azaldu du Agirretxeak.
Keu Agirretxea
Oso pozik geratu da egilea diskogaz. Aurreratu duenez, bederatzi abestik osatuko dute. “Desiatzen nago jarraitzaile guztiekin partekatzeko”, esan du. Mauka musikagintza disketxeak kaleratuko du 2013ko urrian.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.