Duela hilabete batzuk aurkeztutako
proiektua bere gain hartzeko asmoa erakutsi dio Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak.
Proiektu horren harira,
udala Portu Zuzendaritzarekin harremanetan jarri da aurrera begira egin beharrekoa bideratzeko. Portu zuzendaritzak
Itsasertz Mugartearen baimenaren zain dago orain. Horrela ba, Itsasertz Mugarteak eragozpenik jartzen ez badu,
proiektua bideragarri izateko aukera errealak daudela dio udalak.
Portu zuzendaritza eta Lekeitioko Udala batzartu egingo dira, “malekoiko lanak egoki egin daitezen”
Guzti horregatik,
Lekeitoko Udala eta Portu Zuzendaritza harremanetan daude eta
proiektuaren nondik norakoak zehazteko hitzordua jarriko dute.
Batzarrean azken urteetan
irlako moilan egon diren gora behera guztiak ezagutu eta tartean emandako pauso guztiak mahairatuko dituzte. Bide beretik, aurrera begira egin beharreko lanak eta ardurak koordinatuko dituzte.

Irlako
moilak dituen berezitasu historiko eta arkeologikoak era kontuan edukitzeko beharrezko datuak be mahairatuko dituzte. Horrela, proiektuak argi berdea jasotzen duen momentuan, lanak ahalik eta egokien egin daitezen.
Lekeitioko Udalak proiektua martxan jartzeko bere esku dagoen guztia egingo duela esan du. “Moilarekiko eskumenak dituzten administrazioekin egon beharreko elkarlana ziurtatzen saiatuko gara”.