Euripean ari dira egiten Mutrikuko moilako zabalgunean azaleko melamina probak Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako elkarteko kideak.
Banan-banan eta jendea pilatu ahala, taldeka eman dizkiete herritarrei azaleko minbizia ekiditeko azalpen guztiak. Eguzkia egon ala ez, azala eta begiak babesteak daukan garrantziaz aritu dira elkartekideak. “Etxetik atera baino 30 minutu lehenago eman behar da krema, 50etik gorako babesduna aukeran, eta gero, aldiro-aldiro eman behar da, ordu bat eta erditik behin, gutxi gorabehera”, esan dute
. Iazko kanpaina arrakastatsua izan bazen, aurtengoa ez da atzean geratu: iaz baino jende gehiago ibili da bi egunetan moilan.

Melamina proba egiten, gaur eguerdian