Goikoetxea eta Lopez Markina-Xemeinen egongo dira gaur bertoko
Espilla eta Arbe pelotariekin partida jokatzeko. Goikoetxeak eta Lopezek Euskal Herrian jokatuko duten partidu bakarra izango da gaurkoa.
Lehenengo, kinielak jokatuko dituzte. Hurrengoak bikoteak:
Antxon-Olabe, Meabe-Zabala eta Barandika-Leke.
Ostean etorriko da partidurik garrantzitsuena:
Goikoetxea-Espilla eta Lopez-Arbe
18:00etan hasiko dira partiduak, Uni frontoian.