Urteroko ekimenak ekarri ditu Karmen Egunak Markina-Xemeinera
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Goizeko txistularien eta bandaren kalejiraren ostean, eguerdian, Zerutxu Dantza Taldeak aurreskua egin die agintariei Goiko Portalean. Dantzan hasi orduko euria hasi, eta aterpe bila plaza ertzetara egin du jendeak. Amaitu ostean geratu da euria, eta momentuz, ez du gehiago egin.
Urtero legez, bandaren kontzertuak emon dio jarraipena Karmen Egunari. Plazabarripean, danetariko obrak eskaini ditu Markina-Xemeingo bandak. Aulki danak beteta eta jendea tente egon da kontzertuagaz gozatzen.
Karmen Egunean ohitura den modura, familiek eta lagunek alkarregaz bazkalduko dute gaur, arratsaldeko ekimenen aurretik.
Arratsaldeko egitaraua:
18:00etan: Herri kirolak, Zelaian.
18:00etan: Zesta-punta partidak, Uni frontoian.
19:30ean: Bertso saioa, Uhagonen: Jon Maia, Fredi Paia, Beñat Gaztelumendi eta Iratxe Ibarra.
22:00etan: Erromeria, Luhartz taldeagaz, Arkupe aurrean.
20:30ean: Elkarretaratzea, Arkuetan. Antolatzailea: Herrira.
01:00etan: Karaokea, txosnetan. Antolatzailea: Markina-Xemeingo Txosna Batzordea.
Argazki galeria [nggallery ID=69]
Jaien hasierako pregoia
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.